Geroa Baik Cáritas Navarrarekin egin duen bilerarekin hasi du goiz honetan gizarte eta ekonomia eragileekin egingo duen kontaktu erronda. Koalizioak garrantzitsua deritzo elkarretaratze hauek egitea, ez bakarrik foru Parlamentuan hiritargoaren ordezkariekin, baizik eta gizarte, sindikatu eta enpresa inguruko egoera lehen eskutik ezagutzeko, horrela komunikazio kanalak ezarriz Nafarroaren etorkizunari buruz asko esateko duten erakunde ezberdinekin.
Bileran, Geroa Bairen aldetik Nafarroako Lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkos egon da, Koldo Martinez eta Isabel Aramburu lagun. Cáritas Navarren aldetik berriz bere zuzendari Angel Iriarte egon da.
Koalizioak funtsezkoa deritzo enplegua sortzen duten eragileekin elkartzeaz gain, egunero egunero txirotasunaren aurka borrokan daudenekin ere egotea.
Bileraren ostean, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkosek nabarmendu du “bilerak, Nafarroan txirotasunaren aurkako borrokan, diagnostikoa eta premiazko neurriak elkarbanatzea” izan duela helburu. Barkosek azpimarratu du “elkarretaratzea sintonian garatu dela, bereziki premiazko beharrak aztertzerakoan bai eta txirotasuna eta bazterkeriaren inguruko arrisku nagusiak ere”.
Horrela, Uxue Barkosek bere “poza” agertu du “Cáritas Navarrekin egindako lehen bileraren ostean, zalantzarik gabe etorkizunean jarraipena izango baitu”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.