Baztango Geroa Baik iragarri du ez dituela UPNren botoak onartuko Bailarako alkatetza lortzeko, bai eta esan datorren ekainaren 13ko konstituzio udalbatzan zuri bozkatuko duela.
Baztango Geroa Baik azpimarratu du oposizio konstruktiboa egitea dela bere asmoa, bai eta positiboan lan egitea, azken legegintzaldian eman diren gobernatzeko modu batzuk, herritargoak eman dien papera medio, aldatzen saiatuz.
Halaber, koalizioarengan boto-emaileek jarritako konfiantza eskertu dute.
Azkenik, koalizioak azpimarratu du Baztango Geroa Bai bat eta bakarra dela, eta inoiz ez dela bitan banatu udal hauteskunde hauetara aurkezteko, hedabide batek argitaraturikoa gezurtatuz.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.