Eguesibarko Geroa Baik azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten alderdiekin kontaktuak hasi ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 29a, 00:00

 

6 botoko aldeak, UPNrekin enpate tekniko egoeran daudela deritzo Eguesibarko Geroa Baik, nahiz eta D’Hont legeak González Iturriren alderdiari zinegotzi bat gehiago eman. Horregatik, Geroa Bai gobernu aurrerakoi eta izaera sozial nabarmenduna eraikitzeko mekanismoak ezartzeko egoeran dago. Alfonso Etxeberria UPNren zerrendaburuarekin harremanetan jarri da azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu duten talde guztiekin kontaktuak egiten hasiko direla esateko.

Aste honetan, lehen kontaktuak egin dira alderdiekin datorren ekainaren 13an Eguesibarreko Udalean UPNren alternatiboa den gobernuaren oinarriak finkatzeko. Geroa Bai aste honetan PSN eta Bildurekin elkartu da eta datorren astean IErekin egingo du, bitartean Somos Valle de Egües eta UPNk lehen kontaktu erronda hau ixteko datak finkatzearen esperoan daudelarik, kontutan izanik epeen larritasuna, ekainaren 13an Udalak eratzen baitira.

Eguesibarko Geroa Baik oso positiboki balioesten ditu Eguesibarko hauteskundeetan jasotako emaitzak eta Bailarako bizilagunei eskerrak eman dizkie, alkatetza bi urte hauen ondoren taldearengan jarritako konfiantzagatik.

Geroa Baitik Sarriguren eta Badostain herrietan lortutako emaitzak nabarmendu dituzte, kandidaturak gehiengo malgua izan baitu, bai eta Bailarako hauteskunde mahai guztietan orokorki igo direla bozak, baita boto portzentajea ere.

Geroa Bairen aburuz herritargoak hauteskunde hauetan babesa eman die bereziki Alfonso Etxeberria alkate izan den azken bi urte hauetan burututako lanagatik, Bailaran koalizioak izan duen ibilbidea ahaztu gabe.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!