Barkos: “Nafarroak edukiko duen hurrengo Gobernuak orain arte egindakoa baino askoz ere tinkoago ekingo dio nafar atogobernua defendatzeari”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 28a, 00:00

Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek gaur Diputatuen Kongresuan ziurtatu du “Nafarroak edukiko duen hurrengo gobernuak orain arte Foru Komunitatearen autogobernuaren defentsari orain arte egindakoa baino askoz ere tinkoago ekingo diola”.       

Horrela esan du Barkosek, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko harremanak arautzen dituen Hitzarmen Ekonomikoa aldatzen duen legea onartzeko Behe Ganberan egin den debatean.

Zentzu honetan, Barkosek Ogasun eta Administraritza Publikoen ministro Cristobal Montoro salatu du “Nafarroaren autogobernurako funtsezkoa den tresna, Hitzarmen Ekonomikoa alegia, 2. Artikuluaren erreformaren bidez deuseztatzeagatik”. Horregatik, diputatuak esan du Geroa Baik ezin duela lege honen gaurkotzea onetsi eta koalizioaren abstentzioa iragarri du.

Halaber, Diputatuen Kongresuan egin duen azken mintzaldian, Barkosek deitoratu du “azken hiru jardunaldiak Nafarroarentzako ez direla errazak izan”. “Gogora ekarri nahi dut –azaldu du- 2012ko martxoan Volkswagen kasuari ekin zitzaiola, 2013an Gobernuko presidenteak energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga arautzen zuen foru legearen aurkako konstituzio-kontrakotasun elegitean Konstituzionalera eraman zuela eta, hilabete bakar baten ondoren, Estatuak Nafarroari eskatu ziola Auzitegi Gorenean VAESAren akten ordaina”.

Geroa Bairen diputatuaren aburuz, ekimen hauek “motibazio komuna dute, eta ez da beste autogobernuaren foru erregimena deuseztatzea baizik, arautze ahalmena itoz eta bere finantza biziraupena eragotziz”. “Gainera, Alderdi Popularrak gobernatzen duen erregimen orokorreko hainbat Komunitate Autonomoek orkrestaturik dator, pribilegiotzat dutelako Hitzarmen Ekonomikoaren deuseztatzea eskatzen baitzuten”, egotzi dio Barkosek Montorori.

Hori dela eta, Barkosek tinkoki ukatu du Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa pribilegioa denik eta kritikatu du “modu jakinean ezkutatu dela arlo honetan Nafarroak modu arduratsu eta solidarioan laguntzen duela Estatuko Aurrekontu Orokorren finantzaketa urteroko ekarpenarekin”.

Azkenik, Geroa Baiko diputatuak nabarmendu du “Nafarroak finantzaketa sistema propioa duela, eta horrekin, Estatuko aurrekontuaren finantzaketan Estatuak Foru Komunitatean egiten duen aurrekontu esfortzua baino handiagoa egiten dela”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!