Koldo Martínezek aldaketaren alde dauden alderdiek “marra gorriak jartzea zentzugabekeria” dela dio

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 21a, 00:00

Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan hirugarren Koldo Martínezek esan du “zentzugabekeria dirudi teorikoki aldaketaren alde dauden alderdietatik edozein indarri marra gorriak jartzea” hurrengo hauteskundeen ondoren gobernua osatzeko.

 Hedabideei zuzenduriko deklarazioetan, Martínezek ziurtatu du Geroa Bain “oso argi dugu aldaketa babestuko dugula, aldaketa lortuko dugula”. “Ez dugu marra gorririk jartzen eta edozein kasutan marra gorriak hiritarrek jarriko dituzte”, baieztatu du.

 Maria Chivite (PSN) Gobernuko presidente izateko babesa emateko prest egongo diren galdetuta, Koldo Martínezek esan du hobe dela 24ko gauera “itxoitea” eta “hiritarrek esaten dutenaren arabera orduan erabakitzea”.

 “Ez ditugu hiritarrek jarriko dituzten marra gorriak ez beste” azpimarratu du. “Aldaketaren alde gaude, aldaketa nahi dugu eta aldaketa lortuko dugu; zentzugabekeria dirudi aldaketaren alde daudela diotenek marra gorriak hiritarrek baino lehenago jartzea”, esan du, “azken ebazpena itxoingo dugu, hiritarrena” nabarmenduz.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!