Foru Parlamenturako Geroa Baiko zerrendaburu Uxue Barkosek, UPNren aldetik kanpainan “tentsioa, probokazioa, eta bereziki, eta funtsean onartezina dena, beldurra sartzen saiatzea” bere koalzioak “deitoratu eta salatzen” duela esan du.
Barkosek atzo UPNk Iruñean egin zuen mitin nagusia aipatu du prentsaurrekoan eta errepikatu nafarrek “ez dutela beldurra izateko inongo arrazoirik, gizarteak pairatzen ari dituen benetako arazoak” ez beste.
Arazo hauen artean enplegu falta, ongizate sistemaren “desegitea”, krisialdiari aurre egiteko esfortzuetan eta “hitzarmen ekonomikoarekin eta foru ogasunarekin gure autogobernuaren” tresnen oreka falta aipatu ditu.
“Nafarroako gizarteak zerbaiti beldurra izan behar badiogu, hori UPNk azken lau urteetan tresna horiek defendatzeko tinkotasun eza da” nabarmendu du.
Hautagaiak azpimarratu du Geroa Baik “beldurraren kanpaina Nafarroan ezartzea ez duela onartuko”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.