Iruñeko Alkatetzarako hautagai Itziar Gómezek hiri “atsegin” baten aldeko apustua egin du gaur goizean, horretarako “hirigunea zeharkatu eta Iruñeko auzo ezberdinak lotuko dituen bizikleta karril propioa, babesa eta funtzionala” eginez.
Zentzu honetan, Gómezek esan du “trafikoa arintzeko 30eko zonak kotxeekin elkar banatutako tokiak” izan behar dutela, “horrela nahi den abiadura bermatuz”.
Gómezek, kandidaturako beste kideekin Txantrea auzoko Maria Auxiliadora kalean egin duen prentsaurrekoan, “zenbait kale oinezkoentzat egitea, ez bakarrik hirigunean, baizik eta auzoetan” azpimarratu du gainera, “bizilagunen beharrizanen arabera hauek elkartzeko tokiak egotea bultzatzeko”.
“Zehazki, -azaldu du Gómezek- María Auxiliadora kalea Txantrea auzoko dotazio gehien batzen dituen tokia da, eta horregatik, garrantzitsua deritzogu oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bihurtzea horrela lekuaz gozatzeko eta baliabide horiek erabiltzea erosoagoa izan dadin”. Gainera, Geroa Baiko hautagaiak nabarmendu du ekimen honek “Txantrea auzoa Iruñeko hirigunearekin Arga ibaiaren pasealekutik lotzea ahalbidetuko duela”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.