Barkosek interes partikular eta klientelarren aurrean baloreetan oinarritutako aldaketa defendatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 17a, 00:00

Nafarroako Gobernurako Geroa Bairen presidentegaia Uxue Barkosek gaur Baztanen aditzera eman duenez, “Geroa Baik mahai gainean jarri du gauzak beste era batera egiterik badela”. “Irtenbide eta konponbideak proposatzeko beste modu bat dugu, tinkotasunez baina, batera, lasaitasunez”, esan du Barkosek. 

 

Gaur eguerdian koalizioak Elizondon burutu duen ekitaldi politikoan, Geroa Bairen zerrenda buruak ziurtatu duenez, “Baztanek ere gauzak beste era batera egitea eskertuko du, alegia, jendartearen arazoak konpontze aldera irtenbideak proposatzeko gai izatea eskertuko du”. 

 

Barkosek azpimarratu nahi izan du gizarteak honezkero adierazi duen aldaketarako grina eta “urteetan UPNk eta PSNk praktikatu duten alternantziaren politikarekin ezer gutxi irabaziko dugula” adierazi du. 

 

“Baloreetan oinarritutako politika nagusitzen ari da, eta horretan, hain zuzen, Geroa Baik du jarria muga, marra gorriak dira guretzat baloreak eta ez siglak”, esan du Barkosek. “Baloreen krisi baten aurrean gaude, izan ere, urtetan hemen gutxi batzuen interes politikoak eta klientelismoa nagusitu baita; aski da. Kontratu sozial berri bat behar dugu, etika oinarri harturik, norbanakoen arduratik abiatuko dena” esan du argi eta garbi Geroa Bairen presidentegaiak.  

 

Amaitzeko, Uxue Barkosek gogora ekarri duenez, “aldaketa datorren maiatzaren 24ean eraikiko dugu denon artean, botoz boto, goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte; orduan, bozketa eskolak itxi eta gero, definitua geratuko da jendarteak erabakitako aldaketa”.  

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!