Itziar Gómezek civivoxak auzoetako bizilagunen partaidetzara ireki behar direla ziurtatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mai. 14a, 00:00

Iruñeko Alkatetzarako Geroa Baiko hauata Itziar Gómezek esan du “elkarteen partaidetza zuzena sustatu behar da Civivoxetan, Iruñeko auzo bakoitzeko beharrei erantzuna emango dieten toki bihurtuz”. Zentzu horretan, “Civivoxak elkarretaratze tokiak” bihurtu behar direla iritzi du, “lokalen erabilera eta jarduera propioak egitea onartuz”.

Itziar Gómez hautagaia oso kritiko azaldu da UPNren udal gobernu taldearekin, “Civivoxen kudeaketa guztia enpresa pribatu baten esku uzten baitu, urtero 3 milioi euro erabiliz horretarako”. Gómezen aburuz, hori da “auzo guzti-guztietan jarduera ikastaro eta programaturiko jarduera berdinetara mugatzearen” arrazoi nagusia. Zentzu horretan, Gómezek “une honetan zentro hauetan auzoko bizilagunen erabilera librerako lekurik ez egotea” deitoratu du. Horregatik, Gómezek esan du “Civivoxak modu honetan leku inpertsonalak bilakatzen dira, estandarrak, haietan Iruñeko auzo bakoitzeko nortasun ezberdindu eta aberatsa islatzen ez delarik”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!