Itziar Gómezek hiri gasangarri eta osasuntsuago baten aldeko bere apustu tinkoa agertu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 5a, 00:00

Iruñeko alkatetzarako Geroa Baiko hautagai Itziar Gómezek igande honetan LIFE+RESPIRA bizikleta boluntarioen taldeak antolatu duen bizikleta martxan parte hartu du, proiektu honen boluntario moduan. LIFE+RESPIRA proiektuak 114 txirrindulari boluntario ditu Iruñean airearen kalitatea neurtzeko. Bi urteko proiektua Iruñean kutsadura atmosferikoaren mapa egiteko bai eta ibilbide osasuntsuak planifikatzeko ere. Iruñea osasuntsuago eta jasangarriago baten aldeko talde lana alegia.

Bizikleta martxa honen testuinguruan, Iruñeko alkatetzarako Geroa Baiko hautagaiak esan du “Geroa Baik bizikletentzako sare seguru eta erabilgarri baten aldeko apustu tinkoa egiten duela”. Zentzu horretan, Itziar Gómezek esan du “beharrezkoa da etorbide handietan lotura ardatzak sortzea, Hirigunea eta auzoak lotzeko bai eta trafiko arintzeko 30 zonak ere”. Hirigunea eta ospitale gunea lotzen dituen ibilbidearekin bat, Geroa Baiko hautagaiak esan du “juxtu ardatz honetan proiektatu dugu galtzada gaineko lehen bizikleta bidea, Sarasate pasealekutik ospitaleetarainoko bidea”.

Azkenik, Geroa Baiko hautagaiak “ibilgailu pribatuari alternatiba jasangarri moduan bizikletaren erabilera bultzatzeko  konpromisoa” agertu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!