Helburu honekin ari dira lanean Eguesibarreko Geroa Bai Udaleko gobernura iritsi zenetik. Horrela, 2013ko irailean, Udalak, udal gobernu taldeak hala eskatuta, urbanizatu eta Santa Engrazia ermita eta Sarrigurengo Herri Zaharra eratzen duten gainontzeko eraikinak ahalik eta hoberen uzteko eskatu zion Nasuvinsa enpresari.
Nasuvinsak eskaera hau onartu eta 2014ko urritik urbanizazio lanak eta bertan zeuden eraikinen finkatze lanak egiten ari dira. Aurrerago ermita ondoan dauden aztarna arkeologikoak ikertuko dira.
Lan hauek bukatzea, Eguesibarko Geroa Baik, desakralizaturik dagoen ermita bai eta inguruko eraikinak erakusketa zentro eta elkarte zein bizilagunen bilerak egiteko leku bilakatzearen aldeko apustua egin du. Era berean, jarduera ezberdinetarako eszenatoki bat planteatzen da eraikinetako batean, ehun pertsonarentzako edukierarekin.
Zonalde honen kudeaketa integralak bizilagunentzako Sarrigurengo leku adierazgarrienetako bat berreskuratzea du helburu, bai eta Ekohiriak eta Eguesibarrek kultura arloan duen gabezia konpontzeko kultura gune bat sortzea ere.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.