Nafarroako lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek, Foru Komunitateko hitzartutako hezkuntza zentro sareko ordezkariei gaur goizean esan die “beldurraren mezuek, aldaketaren aitzineko hauteskunde interesak besterik ez” direla.
Gaur goizean bertan hitzartutako hezkuntza sareko ordezkariekin egin den elkarretaratzean, Barkosek Geroa Baik hezkuntza arloan dituen ildo estrategikoak azaldu ditu, non “sare publikoarekiko konpromiso nagusia ez da, inolaz ere, hitzartutako sareari erasoa”.
“Esparru batetan argi baldin badago batzuek Nafarroa apurtzeko duten nahia, hori hezkuntza esparrua da”, salatu du Barkosek, gaineratuz “ez da egia euskara edo ingeleraren artean aukeratu behar denik, ezta ere sare publikoa eta hitzartutakoa etsaiak direnik”.
Azkenik, “hezkuntza, hauteskunde ariete bezala ez erabiltzearen garrantzia” helarazi dio hitzartutako sareari.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.