Barkosek etorkizunari ilusioz eta beldurrik gabe aurre egiteko eskatu dio nafar jendarteari

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 28a, 00:00

Nafarroako Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek “bere etorkizunari eta jendarte osoarenari ilusioz eta esperantzaz aurre egitea” eskatu die hiritarrei, eta “ez daitezela ezkortasunean eta, proiektu politikorik gabe Nafarroa agortzen jarraitzeko beldurra sartu besterik egiten ez dutenen augurio faltsuetan erori”.

Barkosek, zentzu horretan esan du “egun Nafarroaren desagerpena eta 7 izurriteak iragartzen dituztenek boterea galtzen badute, Foru Komunitatea zorroztasunik gabe kudeatu dutelako da, baliabide publikoak hurrengo hamarkadetarako hipotekatuz, behar ez genituen obra eta bide-sariekin”. “Zerbitzu publikoen kalitatea urritu eta gizarte sentsibilitate minimorik gabeko kudeaketarekin bere profesionalak kaltetu dituztenek”.

Ildo horretan gogora arazi du “UPNren Gobernuaren kudeaketan zehar Foru Komunitatearentzat funtsezkoa zen finantza tresna desagertu dela, Nafarroako Kutxa alegia, bere agintaldian Osasunak gaur egun Nafarroako Ogasunarekin duen egoera larria sortu da, autogobernuaren defentsan bere ardura eta asmo ezak Estatuaren aldetik etengabeko eraso birzentralizatzaileei aurre egitea eragotzi digu, beren politikek gure osasungintza sistema publikoaren, gure hezkuntzaren edota gure gizarteko behartsuenen arreta ahultzera eraman gaituzte, bai eta etorkizunerako konpromiso garestiak ere bide-sarien bidez. Eta hori da hain zuzen ere Nafarroaren bideragarritasun politiko eta ekonomikoa arriskuan jartzen duena”.

Geroa Bairen hautagaiak horregatik dio esanguratsua dela “hiritarren benetako arazoei aurre egiteko gai izan ez direnek, azken urteetan egindako kudeaketa tamalgarriagatik, hala nola gaur batzuek besteei egozten dieten Reyno de Navarra Arena Pabilioia, haien ardura saihesten saiatzea, eta berriro ere Aldaketari beldurraren diskurtsoa erabiltzea hiritarrak ezkortasunera eta desesperantzara eramaten saiatuz”.

Uxue Barkosek “etorkizunari ausardiaz eta baikortasunez aurre egiteko garaia” iritsi dela defendatu du, “herdoildutako kudeaketa politiko ez eraginkorra eta krisialdiaren aurrean sozialki bidegabea aldatzeko beldurrik gabe, eta denon artean etorkizun hobea eraikitzeko gai izango garenaren uste osotik”. “Etorkizunak baditu nafar jendarteak merezi dituen ilusioa eta konponbideak” amaitu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!