Baigorrin Nafarroaren Egunaren ospakizunean, Foru Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek gogora arazi du Nafarroa “mugaz gaindiko komunitatea dela” eta “arrazoi ugarirengatik inposaturiko mugak gainditzean edukiko dugu gure etorkizuna eraikitzeko aukera”.
Zentzu honetan, Geroa Bairen hautagaiak “aukera ikusmoldez Europan lan egiteko” beharra nabarmendu du. Barkosen aburuz, “ez zaie beste foru lurraldeei bakarrik bizkar ematen, Europari ere ematen ari zaio”. “Europara aukera ikusmoldez begiratu behar dugu, baina baita ere harrotasunez eta nafarrok mundura balore positiboak esportatzeko gai garenaren uste osoarekin” gaineratu du.
Horrela, Barkosek esan du “zehazki, Nafarroa bereizgarri egiten dituen aniztasuna eta ezberdintasunak gure aberastasunaren zati dira, eta UPNk hori ez du horrela ikusten, azken urteetan gizartearen zati bakar batentzako gobernatu baitu”.
Horregatik, Barkosek “Nafarroa elkarbizitzarako onera ekartzearen” aldeko apustua egin du, “UPNren frontetasunak azken urteetan ezarri duenaren” kontrajarreran. “Batasunean eta gure aniztasunaren onarpen eta gozamenean dago gure aukerarik indartsuenetariko bat”, defendatu du Barkosek.
Halaber, Barkosek galdetu du “zenbat kostatu ote zaigun nafarroi UPNren euskaltzaletasunaren aurkako jarrerak, min handia egin baitigu, ez bakarrik barne gizarte hausturan, baizik eta garapen sozioekonomiko, kultural edo turistikoan ere”.
Horregatik, “Nafarroa, Akitania eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatzen duten Euroeskualdean sartzearen” alde egin du Barkosek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.