Eguesibarko Geroa Baik bere kandidatura aurkeztu du, Eguesibarren ekindako lanari jarraitzeko adinako emaitzak lortzeko helburuarekin

Alfonso Etxeberria, egun Nafarroa Bairekin udalerriko alkate dena, zerrendaburu izaten jarraituko du, Helena Arruabarrena, Joseba Orduña, Mikel Etxarte, Fatima Puñal eta Juanjo Ausanek lagunduta, orain bi urte udal gobernu aurrerakoi batekin ekin zitzaion lanari jarraitzeko helburuarekin.

Sarrigurengo Ikastetxe Publikoaren pista ixtea, Eguesibarko bizilagunei irekia egongo den polikiroldegi bat, Sarrigurengo hiri-ortu ekologikoak, Bide Segurtasun Plana, gizarte diru-laguntzak, ikastetxe publikoko jantokia eraikitzea, enplegu laguntzak, Kontzejuen beharrei arreta eta abar dira Eguesibarko Geroa Baik landu eta lantzen jarraituko dituen proiektuetako batzuk, Nafarroako laugarren udalerriko bizilagunen bizitza hobetzeko helburuarekin.

Eguesibarko Geroa Baik bi urte daramatza gobernuan. Azken bi jardunaldietan hartutako erabakiek eta haiekin batera aurkeztutako datu ekonomikek, Geroa Bairen gobernuak Eguesibarko bizilagunen bizitza kalitatea hobetu duela berresten dute.

Lur-jotzetik gertu zeuden kontuak garbitu dira eta orain herritarren dirua azpiegitura publiko urriak hobetzen inbertitu dezakegu, bai eta krisialdi garai hauetan hain beharrezkoak diren gizarte zerbitzuak handitzeko ere.

Geroa Baik enplegu politika aktiboekin jarraitzeko konpromisoa hartzen du, bai eta etxebizitza laguntzeko politikekin, gizarte zerbitzuak hobetzearekin, ingurumenarekiko kudeaketa jasangarriaren garapenarekin, “Eguesibarko herri kulturala” martxan jartzearekin, herri partaidetzarekin eta Kontzejuekin elkarlanean aritzeko konpromisoa ere.

Geroa Baik herritarren konfiantza lortzen badu, herritarren bizi kalitatea hobetzen jarraitzea ahalbidetuko duten kontu garbiekin lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

Eguesibarko Geroa Baik bere web orrialdea sortu dela aditzera eman nahi du ere: www.geroaeguesibar.org

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!