Iruñeko Geroa Baik Iruñeko Orfeoia Parkeko plaka berriaren euskarazko itzulpena errespetu falta dela salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko api. 20a, 00:00

Iruñeko Udalean Geroa Baiko udal taldeak “Iruñeko Orfeoia parkeko plaka berria errespetu falta” dela salatu du gaur goizean Presidentzia Batzordean, “bere euskarazko itzulpena emandako errotulazioaren arabera Del Orfeón Pamplonés parkea baita”. Geroa Baik “arazorik gabe itzuli daitekeen toponimo bat izateaz gain, euskal gramatikatik erabat kanpo dagoen izen osagarria dela” adierazi du.

Geroa Bairen arabera, “berriro ere agerian geratu da UPNren Udal Gobernua ez dela gai Iruñea hiri elebiduna dela ulertzeko eta bai euskara bai gaztelera direla hiri honetako hizkuntza propioak, Euskararen Ordenantzan ageri den moduan”. “UPNk hizkuntza paisaiatik euskara baztertzen tematuta dago, baina onartezina dena, bere setakerian baliabide publikoen xahuketa egitea da, uneren batetan plaka horiek hiriko elebitasuna agertzen duten beste plakekin ordezkatu beharko direlako”. Zentzu honetan, koalizioak gogoratu du NAAren (Nafarroako Auzitegi Administratiboa) ebazpenak Paseo 25 de Noviembre pasealekua-ren plaka euskarazko bere izena jasotzen duen beste batekin aldatzera behartzen duela,.

Halaber, Geroa Baik azaldu du “azken urteetan oposizioko taldeek Ordenantza betetzen ez duten plakak aldatzeko aurrekontuen aldaketa bat onartu zutela, baina tamalez gauzatzea UPNren esku dagoenez, partida hori Calle Cendea de Olza Kalea bezalako plaketan xahutzen ari da, hiri honetako gobernua taldeak babestu beharreko elebitasun orekatsua errespetatu gabe jarraituz”.

Geroa Baik bukatzeko “aski da UPNren aurka egite politari, helburua ez da euskara eta gaztelera aurka jartzea, baizik eta euskara gaztelaniari batzea” esan du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!