Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek esan du Reyno de Navarra Arena Pabilioiaren gaineko Comptos Ganberaren txostenak “berriro ere UPNren kudeaketa tamalgarria agerian uzten duela, berriro ere diru-kutxa publikoa estutasunean jarriz garrantzi handiko azpiegitura batekin eta hala ere bideragarritasun plan minimo bat ere ez duelarik, horrelako ezaugarriak dituen proiektu batetan funtsezkoa eta nahitaezkoa”. Barkosek Comptosen ondorioak direla eta ohartarazi du “haietan ez dagoela inbertsioaren erabilgarritasunaren gaineko analisirik, bai eta dagoen behin-behinekotasun egoera gainditzea eskatu eta bere kudeaketa errentagarri egin ere”.
Barkosek dio “berriro ere Comptos Ganberak agerian utzi duela UPNk diru publikoa zorroztasun eta seriotasun faltarekin kudeatu eta administratu duela, kasu honetan orain arte 54,3 milioi euro kostatu zaigun, baina hala ere kudeaketa modelorik ez duen azpiegitura batekin”.
“Tamalez kasu gehiegi dira UPNk diru publikoa arriskuan jarri izanagatik Comptosek zalantzan jarri dituen operazioak, Los Arcoseko zirkuitoa, Sanferminen Museoa, ospitaleetako sukaldeak, baso sektore publikoa edota Eguesibarko sozietate publikoen kudeaketa kasu”, gogoratu du Geroa Baiko hautagaiak.
Horregatik guztiagatik, Barkosek azpimarratu du “erregionalisten aldetik nafar jendartean izua hedatzeko etengabeko ahaleginen aurrean, Nafarroarentzako arrisku bakarra, la urte gehiago UPN Nafarroako Gobernuaren buru jarraitzea dela, hori baita zinez Nafarroaren bideragarritasun politiko eta ekonomikoa arriskuan jartzen duena”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.