Geroa Bairen hitzaldia Baztanen Uxue Barkos, Manu Ayerdi eta Koldo Martinezen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 4a, 00:00

GEROA BAI Koalizioan datorren apirilak 17an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean egingo den hitzaldi-eztabaida ekitaldi irekia antolatu dugu. Horretan, 2015eko hauteskundeetan Nafarroako Gobernuko Presidentziarako gure hautagaia Uxue Barkosek hartuko du parte eta harekin batera hizlari izanen diraManu Ayerdieta Koldo Martínez. Hitzaldian Baztango Udaletxerako Geroa Bairen zerrenda osatuko duten hautagaiak ere egonen dira.

Geroa Bai sortu zenetik, Nafarroan barna ibili izan gara, hainbat herritan (Baztangoak barne) hitzaldiak eskainiz, lehen eskutik jaso ahal izateko eskualde ezberdinetako biztanleen iritziak, kexak, kezkak eta iradokizunak oro bat. Batera, topaketa hauek herritarren aurrean egunez egun instituzioetan garatu dugun lanaren berri emateko baliatzen ditugu.

Legealdia amaitzear dago; hartara, egokia iruditu zaigu balantzea egitea eta, batez ere, herritarrekin konpartitzea etorkizunera begira Baztan eta Nafarroaren garapenerako ditugun ikuspegia eta proposamenak.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!