Iruñeko Udalerako hautagai Itziar Gómezek, maiatzaren 24ko hauteskundeetan udal zerrendan lagunduko duten izenak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 4a, 00:00

Itziar Gómezek komunikabideen aurrean egindako ekitaldi batetan ziurtatu du “Iruñean buru izatea” duela helburu, bai eta “Alkatetzatik hiria eraldatzeko proiektua” gain hartzea. “Bazterkeriarik eta sektakeriarik gabeko proiektua nahi dugu, ez digute siglek axola. Iruñea zinez aldatuko duen proiektu eraginkorra edukitzea axola zaigu”, nabarmendu du.

Itziar Gómez lagunduz, zerrendako bigarren postuan Esther Cremaes egongo da, Emakumearentzako Arretarako Zentroan psikologoa eta erizaina dena, Javier Leoz (3) eta Iñaki Cabasések (4) jarraituta, azken hauek gaur egun zinegotzi.

Zerrendan baita ere Mikel Armendariz abokatua (5 postua), Juana Mari Villanueva, Informazio Zientzietan lizentziaduna eta 112ko koordinazio operatzailea, Jon Zabalo, Gazteok Bairen ordezkaria Iruñean eta Volkswagen Navarran ekoizpen erdi mailako arduraduna (7), eta Ana Vilches, Historian lizentziaduna eta Alde Zaharreko merkataria (8).

Zerrendan darrite Peio Aierdi, NUPen Soziologia irakasle titularra (9 zenbakian), eta Antso Fernández, industria ingeniaria automobilgintza sektoreko multinazional batetan lanean (10 postuan).

   Hauteskunde zerrenda osatzen duten beste izenak Aitor Pescador, Amaia Arrizabalaga, Carlos Nieto, Pedro Garcés, Elvira Huarte, Begoña Elez, Javier Arrizabalaga, Gerardo Goñi, Eduardo Lakasta eta Maria Solana dira, besteak beste.

“TALDE ANITZA ETA ASKOTARIKOA”

Itziar Gómezek, udalerako zerrenda “alor ezberdineko eta osagarriak diren profesional taldeak, beren egoera, adin, ogibide eta hiria eratzen duten Iruñea ezberdinen ezagupena duten pertsonek” osatzen dutela ziurtatu du.

Zehaztu duenez, “ezagutza, esperientzia, ideia, proiektu, amets eta ilusio mosaikoa eratzen duten pertsona taldea da, izendatzaile komun baten pean beti: Guztion Iruñearekiko grina eta konpromisoa, nahi dugun hiria eta bere arazo eta beharretan ezagutzen duguna”.

Itziar Gómezek esan du hiritarrei “guztion Iruñearen aldeko ituna” eskaintzeko prest daudela, “hobeto bizitzeko, funtsezko baloreak berreskuratuz elkarbizitza hobetzeko, denontzako oinarrizko udal zerbitzuen kalitatea hobetzeko, ingurugiro kalitatea hobetzeko, etorkizun jasangarriago baten aldeko apustua eginez”.

Geroa Baiko zerrendaburuak “lehen egunetik arduraz, konpromisoz eta eraginkortasunez ekiteko” konpromisoa hartu du, eta esan du “maiuskulazko politikagintza, hitza eta akordioa berreskuratzeko lidergo garaia dela, guztion Iruñea irabazteko Geroa Bai osatzen dugun jendearen garaia”

Europa Press

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!