Geroa Baik iruñekoudala.eus domeinu izena erregistratzeko eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2014ko abe. 19a, 00:00

Geroa Baiko Iruñeko zinegotziak, Itziar Gomezek, Alkateari eskatu dio “EUS domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen fundazioarekin harremanetan jartzeko udalak iruñekoudala.eus domeinu-izena erregistratu ahal izateko”. Itziar Gomezen aburuz, “Iruñeko udalak euskara eta euskal kultura sustatu behar duten erakundeen artean egon behar du, argi eta garbi”.

“Munduko hizkuntzen %5-a besterik ez da erabiltzen interneten, eta horietako bat euskara da, sareko nabigazio hizkuntzen artea 44. posizioa izanik”, gogoratu du Gomezek.

Geroa Baiko zinegotziak ohartarazi duenez, “.EUS domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen interneteko lehen mailako domeinua da eta bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta euskara eta euskal kulturaren komunitatea kohesionatzea da”.

Gomezek adierazi duenez,  “.EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona”.

2008an Puntueus elkartea eratu zen, euskararen eta euskal kulturaren komunitatea egituratzeko helburuarekin. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!