Geroa Baik zuzenketa bidez Nafarroako Gobernuari eskualde ez euskalduneko 6 ikastoletako ikasleei jantokia eta garraioa ordaintzeko eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2014ko abe. 29a, 00:00

 Geroa Baik euskararen legea aldatzeko egindako proposamenari zuzenketa bat aurkeztu du. "Zentzuzkotzat" jo du Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik egin duten eskaera.  “Eremu ez-euskalduneko ikastolek 55 herritako haurrak hartzen dituzte; eskualdeko zentroak dira”, erran du. Halakoetan laguntzak jasotzeko aukera legez onartuta dagoela erantsi du, eta horregatik eskatu du garraioa eta jantokia gobernuak ordaintzea. Ikastola horiek orain arte eremu ez-euskaldunean egin duten lana nabarmendu du, gainera.

Geroa Baik azaldu du euskararen legea aldatzeko proposamena sinatu zuten bertze taldeekin hitz egin dutela aurkeztu duten zuzenketari buruz. Nafarroako Ikastolen Elkarteko arduradunei ere aurkeztutako zuzenketaren berri eman dietela erran dute Geroa Baiko parlamentariek.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!