Geroa Baik gaitzetsi egiten du Charlie Hebdo astekari satiriko frantsesak jasan duen atentatua non 12 pertsona hil eta beste hainbat zauriturik suertatu diren. Koalizioak elkartasuna adierazi die biktimei, haien familiei eta Estatu frantseseko herritarrei.
Geroa Baik bere gaitzespena adierazi du, atentatu hau prentsa askatasunaren eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoa delako, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean aitorturiko eskubideen arkakoa alegia, edozein sistema demokratikotan funtsezkoak.
Horrela, Diputatuen Kongresuan Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek ere tinkotasuna eskatu du xenofobiaren aurrean, bai eta askatasunaren, eskubide zibilen eta segurtasunaren alde, astekariaren aurka burutu den erasoaren ondoren.
Europa Press-ek jasotako Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Uxue Barkosek nabarmendu du hauek “une bereziki latzak” direla, baina, hala ere “aurre egin behar zaiela”.
“Argi eta garbi, horrelako gertaeren aurrean tinkotasuna azaldu behar da askatasunaren eta eskubide zibilen alde, bai eta segurtasunaren alde ere, eta xenofobia eta islamofobiaren aurka” berretsi du Barkosek.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.