Geroa Baik arbuiatu egin ditu Osasun sailak komunikabideei emandako argibideak, non Iruñeko Alde Zaharreko osasun zentroan pediatren falta uneko profesionalaren bat-bateko bajak eraginda izan dela justifikatu duen.
Geroa Baiko parlamentari Patxi Leuzak adierazi du “ez dela onargarria Osasun sailak arazo hau profesionalei egozten saiatzea, euren aurreikuspen falta onartu ordez”. “Osasun sailak pediatrak gaixotu daitezkeen aukera aztertuta eduki beharko luke eta ordezkapenak aurreikusi; zerbitzuaren mantentzearen erantzunkizun osoa ezin da osasun-langileena izan baizik eta kudeaketa eraginkor eta arduratsu batena” nabarmendu du. Leuzak gainera azpimarratu du “ez dela osasun zentro hau pediatria arretarik gabe geratu den lehen aldia bertako medikuen bajak direla eta”.
Geroa Baiko parlamentariak gogora arazi du “ 2013an Osasun sailak egindako berregituraketak osasun zentro honengan, Alde Zaharrekoan alegia, izan zuela eragina bereziki, bai eta Sanduzelaikoan.” Leuzak berretsi du “murrizketa hauek mediku eta erizain gutxiago egotea dakarrela eta horrek nola eragiten duen osasun-arretaren hondatzea bai eta Osasun sistema publikoarena ere”
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.