Zizurko Geroa Baik gobernu taldeak salbuespenik gabeko elkarrizketa irekia has dezan premiatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 1a, 00:00

Zizur Nagusiko Geroa Baik “UPNk zenbait udal talde aurrekontuen negoziaziotik kanpo utzi dituela” gaitzesten du, bai eta “Gobernu taldeak gainontzeko udal talde guztiekin, salbuespenik gabe,  elkarrizketa irekia has dezala” eskatu du.

Zizurren Geroa Baiko bozeramaile Jon Gondanek nabarmendu du “UPNk udal talde bakar batzuei dei egitea gainontzekoei bizkar emanez eta baztertuz, erregionalisten mespretxu argia” agertzen duela “Zizurko herritarren zati handi batekiko”.

“Geroa Bai beti azaldu da aurrekontu gaietan akordioetara iristeko negoziatzeko prest, hala ere UPNk gainontzeko udal taldeek egiten ditugun proposamen bakar bati ere ez dio jaramonik egiten” salatu du zinegotziak.

Gondanek azpimarratu du “Geroa Baik ez duela etsiko adostasunetara iristeko lanean, horrela asmo handiagoko aurrekontuak lortzeko bai eta solidarioagoak herritarrekiko”.

Zizurren Geroa Baiko bozeramaileak gogora arazi du “Geroa Baik egin dituen ekarpenen artean nabarmenak dira gure oinarrizko zerbitzu publikoen azterketa eta balorazioa egitearena, bai eta herrian zehar sakabanaturiko udal lokalen erabileraren azterketa eta energia jasangarrien ingurukoak ere”.

Honengatik guztiagatik, Jon Gondanek dio “ezinbestekoa” dela “herritar guztien mesederako akordioak erdiestea” eta horregatik Iriarte alkateari eta UPNri eskatu dio “negoziazio bateratua has dezan eta ez dezala orain arte bezala udala banandu zenbait udal talde baztertuz”.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!