Geroa Baik “Nafar Gobernuak, Virgen del Camino ospitalean Hepatitis Caren gaixoek egin behar zuten itxialdia Foru Polizia bidaliz ekiditenez erakutsi duen jarrera gogor eta zorrotza” arbuiatu du.
Koalizioak gogora arazi du “beti izaera baketsua izan duen itxialdi honek soilik pertsona hauek tratamendu berrietara heltzea eskatzea zuela helburu, eta tratamenduok irizpide medikoekin erraztu daitezen, ekonomikoekin egin ordez aldarrikatzea”. “Horrela, UPNren gobernuak agerian uzten du bere sentsibilitate eta tolerantzia eza, kasu honetan soilik bere gaixotasuna senda dezakeen sendagaia eskatzen duten pertsonekiko” esan du.
Geroa Baik “beste hainbat Autonomia Erkidegotan itxialdiak egin diren arren, Nafarroa izan dela tamalez galerazi egin duen bakarra horretarako Foru Polizia bidaliz” deitoratu du.
Koalizioak “Foru Gobernuaren jokaera onartezina eta lotsagarria” izan dela nabarmendu du, eta “begiak irekitzera eta gaixo hauek pairatzen duten eguneroko errealitateari entzungor egiteari uztera” premiatu du “egoera honi irizpide medikoekin aurre eginez eta oztopo ekonomikoek ez ditzaten galerazi pertsona hauek Hepatitis Caren aurkako eragin zuzeneko antibiral berriak eskuratzea”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.