Geroa Baik arbuiatu du Nafarroan fracking-a debekatzen duen foru legea baliogabetzen duen Auzitegi Konstituzioinalaren azken ebazpena. Koalizioak Nafarroako Foru Komunitatean ez ohiko hidrokarburoen miaketa eta ustiaketa haustura hidrauliko edo fracking deritzon bidez egitea debekatzeko Foru Ganbarak gehiengoz onartutako legea inkonstituzionaltzat jotzea deitoratu du.
Koalizioak gogora arazi du “Nafarroan gaur egun miaketa 5 proiektu daudela onartuta edo eskabidean” eta azpimarratu du “gaur egungo teknologiarekin ez dagoela behar adina bermerik ziurtatzeko haustura hidraulikoak ez dituela osasunarentzako, ingurugiroarentzako, lehen sektoreko jardueretarako eta nekazaritzako elikagaien industriarako arrisku larririk sortuko, sistema honek erabiltzen dituen produktu erabat toxikoak akuifero eta gainazaleko uretan filtra daitezkeelako”.
Hau dela eta, Geroa Baik legez besteko proposamen bat erregistratu du Kongresuko Industria Batzordean eztabaida dadin, non gaur egun onartuta dauden fracking baimen guztiak bertan behera uztera, etorkizunean egon daitezkeen eskaerak atzera botatzera, bai eta gas ustiaketa teknika hau debekatzen duen araudi berri bat onartzera premiatzen duen Gobernua.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.