Geroa Baik C Hepatitisaren tratamendua jasotzen duten gaixo kopurua zein den galdetu dio Gobernuari

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urt. 16a, 00:00

Geroa Baik Nafar Gobernuari “C Hepatitisaren aurkako tratamendu berria Nafarroan jaso duten edo gaur egun jasotzen ari diren gaixoen kopurua zein den” galdetu dio. Gainera, koalizioak “tratamendu hau jasotzeko beharra duten gaixoen kopuruaren Osasunbideko espezialisten estimazioa” zein den jakin nahi du.

Geroa Baiko parlamentari Patxi Leuzak idatzizko galdera hau erregistratu zuen atzo, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran Sanchez de Muniain sailburu-bozeramaileak “Nafarroan, medikuaren aginduz tratamendu hau behar duen pertsona orok tratamendua jasotzen duela eta inoiz ez zaiola arrazoi ekonomikoengatik ukatuko ez eta arrazoi politikoengatik emango” ziurtatu ostean.

Azkenik, Patxi Leuzak “Nafar Gobernuak, Virgen del Camino Ospitalean itxialdia egin zuten C Hepatitisdun gaixoak irtenarazteko berriro ere Foru Polizia, istiluen kontrako agenteak barne, bidaliz agertu duen jarrera intolerante eta gogorra” arbuiatu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!