Geroa Baik Iruñeko Udaltzaingoaren buru berriaren agertzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urt. 19a, 00:00

Iruñeko Udalean Geroa Baiko udal taldeak, otsailaren 1etik aurrera Simon Santamariaren ordez Iruñeko Udaltzaingoaren buru berria izango den Alfonso Fernández Torresen agertzea eskatu du gaur goizean Presidentzia Batzordean.

Koalizioak Fernández Torresen agertzea eskatu du “Udaltzaingoaren buruan erantzukizun berriari ekiteko bere irizpide, ideia, plantamendu eta konpromisoak  zeintzuk diren azal ditzan”.

Geroa Baik “konfiantza tarte” bat emango dio Fernández Torresi, eta espero du “izendapen berri honek funtsezko aldaketa ekartzea eta herritarrentzako gertuko zerbitzuzko Udaltzaingo berri bat lortzeko aurrerapauso bat izatea”. Horrela, koalizioak “polizia-gorputz honek pairatzen duen barne gatazka larriari amaiera emateko gaitasuna izatea” nahiko luke. Geroa Bairen arabera, “barne gatazka hauek Udaltzaingoaren jarduera hein handi batetan baldintzatu dute bai eta polizia-gorputzaren irudia bera ere larriki kaltetu”.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!