Geroa Baik Iruñea eta Ubarmin Klinika lotzen dituzten ibilgailuek gutxieneko baldintzak betetzen dituzten galdetu dio Gobernuari

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urt. 21a, 00:00

Geroa Baik idatzizko galdera erregistratu du Nafarroako Parlamentuan “Iruñea eta Ubarmin Klinika lotzen dituzten ohiko garraio publikoko ibilgailuek mugikortasun urriko pertsonen garraiorako gutxieneko baldintzak betetzen direla bermatu daitekeen” jakiteko.

Koalizioak ekimen hau aurkeztu du “zerbitzu honen erabiltzaileen aldetik jasotako hainbat kexen oihartzun eginez”.

Zehazki, Geroa Baiko parlamentari Patxi Leuzak jakin nahi du “Nafar Gobernuak bermatu dezakeen zerbitzu honetarako erabiltzen diren ibilgailuek, gurpildun aulkidun eta gabeko mugikortasun urriko pertsonentzako erabilerraztasun baldintza minimoak betetzen dituztela, Europar Zuzentarauak xedatzen duen moduan, bai eta esleipen lehiaketaren agindu teknikoen pleguan begiesten den bezala”.

Gainera, Leuzak “Iruñea eta Ubarmin Klinikaren arteko ibilbide guztiak burutzen dituzten ibilgailu orok Europar Zuzentarauak eskatzen dituen ezaugarriak betetzen dituzten” jakin nahi du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!