Geroa Baik BEZ-a dela eta Nafarroa eta Estatuaren arteko akordioa zuhurtasunez baloratu du, gaur egun antzeko akordioak auzitegietan baitaude

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urt. 21a, 00:00

Nafarroako presidentziarako Geroa Baiko hautagai Uxue Barkosek, BEZ-aren inguruko gatazka dela eta Nafarroa eta Estatuaren arteko akordioak ekarri duen lehen konponbidea balioetsi du, baina “zuhurtasunez”, Barkosen aburuz “gai honetan aurretik ikusitako akordioak gaur egun auzitegietan baitaude”.

Zentzu honetan Barkosek gogora arazi du “urrutira joan gabe 2012an Nafarroa eta Estatuak hitzartutako konpentsazio formula, non 25 milioi urtera mugatzen zen Foru Ogasunari Volkswagenen zerga-ordainketa sistema berriak zekarkion eragin negatiboa, gaur egun Entzutegi Nazionalean dagoen bere legezkotasunari buruzko epaia ebaztearen zain, UPyDk aurkezturiko salaketa baten ostean”.

Barkosek horrela bere zuhurtasuna agertu du iragarpen honen aurrean, “hasieratik prozesu hau gardentasunik gabe kudeatu delako, bai eta gai honen inguruan administrazio bata eta bestearen aldetik azken hilabeteetan jazotako informazio kontraesankorrak direla eta”.

Geroa Baiko hautagaiak “Estatuak Volkswagenen BEZaren gainean jarritako eta gaur egun etenda dagoen helegitea erretira dezan” eskatu du berriro ere “horrela ez bada, Nafarroa eta Estatuak erdietsiriko akordioak ez baitu sinesgarritasunik eskaintzen”.

Azkenik Barkosek “gisa honetako gatazken aurrean azken irtenbidea Nafarroan zeharkako-zergen kudeaketa zuzenean datzala” azpimarratu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!