Geroa Baik Syriza zoriondu du Greziako hauteskundeetako garaipenagatik

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urt. 26a, 00:00

Geroa Baik Syriza zoriondu du Greziako hauteskundeetan lortu duen garaipenagatik, bai eta greziar gizarteari ere erabateko normaltasun egoeran egin baitute hauteskunde prozesu hau.

Gainera, Geroa Baik arrakasta osoa opa dio Syriza-ri pertsonen eta hauen beharrizanetan arreta jarriko duten politiken bilaketan.

Koalizioak Grezia eta Europak greziar gizartearen beharrak lehenetsiko dituen suspertze ekonomikoa lortzeko elkarlanean aritzeko gaitasuna izatea espero du. 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!