Iruñeko Udalean Geroa Baiko udal taldeak gogoan hartu du “merkataritzari zuzenduriko udal diru-laguntza deialdia erabateko porrota izan dela, 2014an erabil zitekeen 300.000 euroko partidatik 20.622 euro bakarrik eman direla jakin ostean, hiru eskaerari dagokion zenbatekoa alegia”. Koalizioak azaldu du “zortzi eskaera bakarrik” aurkeztu zirela “eta haietatik baldintzetako baten bat ez betetzeagatik hiru atzera bota eta beste bi ukatutzat eman zirela”.
“Deialdi honen porrotaren aurrean, helburua hiriko merkataritza jarduera sustatzea da” esan du Geroa Baiko zinegotzi Javier Leozek, eta “azterketa egin ahal izateko eta etorkizuneko deialdietarako alternatibak ikertzeko Merkataritza Mahaia dei dadila” proposatu du.
Geroa Baiko zinegotziak “deialdiaren arazoetako bat denbora tarte gutxirekin planteatzea” izan zela esan du. Leozek “deialdia 2014ko uztailean argitaratu zen eta eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 14an bukatu zen” azaldu du. Hau dela eta, Geroa Baik “deialdia lehenago egin eta epe irekiagoak izan ditzan” egin du apustu “horrela merkatariek aurretiazkotasunez ezagut dezaten laguntzak badirela”.
“Aurkeztutako proiektu eskasiaren aurrean” Geroa Baik proposatu du “etorkizuneko deialdietan eraberritze inbertsioetaz gain, denda berriak ezartzeko inbertsioak ere barne egotea”. Gainera, koalizioaren aburuz “nahi den eragina izan dezan, jardueraren bultzada gure hirian alegia, denboran jarraipena edukiko duten antzeko deialdien sistema denon artean adostu behar dugu, hau da, egonkortasuna”.
Bestalde “udal eskumenen gaineko legedi berriarekin, Nafar Gobernuaren antzeko diru-laguntzak daudenez, Udalaren diru-laguntzekin bikoiztasun arazoak egon daitezkeela jakin ostean” Geroa Baik Hiritar Aferen Batzordean proposatu du “alternatibak azter daitezela merkataritza sektorearen sustapenerako diru-laguntza deialdiak mantendu ahal izateko”.
Zentzu honetan, Javier Leozek gogora arazi du “koalizioaren proposamena diru-laguntzen zati bat Udalak merkatalki andeatutzat jotzen dituen guneetara zuzentzea, hala nola Alde Zaharrean Kale Nagusia eta Descalzos kaleen arteko zonaldea edota Arrosadia auzoa; eta bestetik diru-laguntzen beste zati bat berriki Iruñeko Udalerako landuriko merkatal-hirigintzari buruzko ikerketan aurkeztu ziren Iruñeko auzo ezberdinetako merkataritza-ardatz deiturikoetara zuzentzea”
Azkenik, Geroa Baiko zinegotziak “neurriok premiaz aztertu behar direla” esan du “berriro ere deialdia uda garai betean egin ez dezaten”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.