Gazteok Baik gazte topaketa bat egingo du datorren urtarrilaren 31an Nafarroako lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkosekin eta Iruñeko Udalerako zerrendaburu Itziar Gomezekin. Ekitaldia heldu den larunbatean, hilak 31, izango da 11,30ean nafar hiriburuko Casino Eslavan. Sarrera irekia izango da.
Ekitaldi honekin, Gazteok Baik “Nafarroak ekin beharreko erronken aurrean gazteon esku-hartzearen garrantzia” nabarmendu nahi du. Geroa Bairen gazte erakundeak gogora arazi du “hau dela gainera krisialdiak gehien kaltetu duen kolektiboetako bat”. “Urrutira joan gabe, kezkagarria da Nafarroan gazte langabezia tasa %31koa izatea, eta talentu-ihesa arazo larria bilakatu daiteke, Nafar Gobernuaren azken datuen arabera nafar gazteen erdia kanpora lan egitera joateko prest baitaude” esan du.
Horregatik guztiagatik, Gazteok Baik gaztedi politikak azpimarratzeko beharra nabarmendu du, hauen jatorri eta hartzaileak gazteak izanik, hauek izan behar dutelako gizartearen eragile nagusietako bat.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.