Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek “hezkuntza publikoarekin jolasteari utz diezaiola eta irakasleen lanpostuak bai eta oposaketak hauteskunde aukera bezala ez erabiltzea” eskatu dio UPN eta bere hautagai Esparzari.
“2011-z geroztik irakasle lanposturako deialdirik egin ez den ondoren, bitarteko, kontratupeko edota oposaketa baten esperoan dauden irakasle lizentziatu berrien artean UPNk sortzen ari dituen ziurgabetasuna eta nahastea” salatu du Barkosek. “Ez da serioa hauteskunde amu hauek arinkeria horrekin botatzea, erabateko errespetu falta da kaltetutako profesionalekiko” nabarmendu du diputatuak.
“Nafarroako Gobernuak legegintzaldia amaitu baino lehen Enplegu Publikoaren Eskaintza bat deituko duela eman du jakitera gaur, xehetasun gehiago eman gabe ez eta datarik ez plaza kopururik zehaztu gabe, hautagai eta Gobernuko sailburu den Javier Esparzak etorkizunerako 900 lanpostu sortuko dituela dioen bitartean” azaldu du diputatuak. Barkosek “zehaztasunik gabeko” iragarpen hauek gaitzetsi ditu eta UPNren Exekutiboari eskatu dio “Oposaketak deitzeko asmoa baldin badu, lehenbailehen iragar dezala eskainiko diren plaza kopurua, zein egutegirekin eta zein espezialitatetarako”.
Gainera, Uxue Barkosek “esparru honetan seriotasunez aritzera” premiatu du UPN, bai eta “zerbitzu publikoekiko apustu garbia egin dezala erakustera, eta ez hauteskunde bezperatan gerorako promesak eginez bakarrik”. Zentzu honetan, Barkosek gogora arazi du “gaur egun UPNk hezkuntzan ezarritako murrizketa askok indarrean jarraitzen dutela, hala nola eskola-orduen igoera bai eta irakasle-ikasle ratioarena”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.