Uxue Barkos: "Aldaketak barnerakoia, barea eta iraunkorra izan behar du"

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 2a, 00:00

Geroa Baik hitzaldia eskaini zuen pasa den ostiralean Irurtzunen Uxue Barkos eta Manu Ayerdiren eskutik.

Uxue Barkosek “Nafarroara aldaketa iristeko ahaleginek neka gaitzaketela” nabarmendu zuen, “baina ezin dugu utzi hori gertatzerik”. “Nafarroarentzako hain beharrezkoa den aldaketa horren bidea egiten jarraitzeko aukera dugula” azpimarratu zuen.

Barkosek “une honetan langabeziak Nafarroa zigortzen ari du, bereziki bi eskualdetan; Erribera eta Sakana” nabarmendu zuen. “Krisialdi honek UPNren kudeatzaile apartaren mitoa bertan behera utzi du eta hau salatzeaz gain, erantzuna eman eta aurre egin behar zaio” eman zuen aditzera Nafar Gobernurako Geroa Bairen lehendakarigaiak. Horrela, “nafarrok ahalegintzen hasteko garaia da eta lehentasunetan lehenak enplegua izan behar du” gaineratu zuen.

Halaber, Barkosek “zenbat kostatu ote zaigun sozio-ekonomikoki UPNren antivasquismoak eta zenbat kostatu ote zaigun Nafarroa apurtzeko UPNren eginahala” hausnartu zuen.

Egoera honen aurrean, Nafarroako Gobernurako Geroa Bairen  hautagaiak “aldaketarako bidean uste sendoa eta sakona izan behar dugula, gauzak egiteko beste era bat dagoenaren ustea, krisiari aurre egiteko beste modu bat dagoenaren ziurtasuna” nabarmendu zuen. Gainera, “aldaketak barnerakoia, barea eta iraunkorra izan behar duela” azpimarratu zuen.

Bere aldetik, Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik lau puntutan azaldu zuen zein den Nafarroaren egoera politikoa. Lehenik, Ayerdik “geroz eta erabaki gehiago Nafarroatik ateratzen saiatzen direla” nabarmendu zuen. Ayerdiren arabera, “Estatuak gero eta gauza gehiago Madrilera eramaten saiatzen eta lortzen ari da (bertoko zergak, LOMCE legea, kontratazio publikoak…).

Bigarrenik, Geroa Baiko parlamentariak “Nafarroan UPNren Gobernuaren murrizketen ondorioz Ongizate Estatua sufritzen ari dela” azpimarratu zuen. Horregatik “geroz eta zerbitzu publiko hondatuagoak ditugu eta UPN eta PSNren erantzuna diru-sarrera eta fiskalitatearekiko oso urria da” salatu zuen.

Hirugarrenik, Manu Ayerdik “UPNk uzten ari dizkigun motxilak” nabarmendu zituen. “Garai berrietan kudeatzea zaila izango da UPNk uzten digun oinordetza dela eta” ziurtatu zuen. Zentzu honetan, Nafarroako Kutxaren galera, Navarra Arena, Gendulain edota Los Arcoseko zirkuitua izendatu zituen. “Hau guztiak agerian uzten du UPNk ongi kudeatzen zuenaren irudia hautsi dela” esan zuen.

Ondoren eta laugarrenik, Geroa Baiko parlamentariak “Nafarroan badira nahi ez duelako UPNk ekiten ez dituen giltzarteak eta gaiak, nafar on eta txarren artean bereizketa eginez gainera” esan zuen.

Bukatzeko, “Nafarroa hobera joatea nahi duen jende asko dago Nafarroan, talentu asko dago Nafarroaren etorkizunerako lanerako prest” nabarmendu zuen Manu Ayerdik. “Hau da Geroa Bairen kasua, lidergo eta talde sendoa dugu eta” bukatu zuen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!