Geroa Baik politikagintzan gazteen esku hartzea aldarrikatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ots. 2a, 00:00

Gazteok Baik berrogei eta hamar gazte inguru bertaratu zituen ekitaldia egin zuen larunbatean. Bertan Gazteok Bairen Parlamenturako zerrendako hautagaia Jokin Castiella izango dela eman zen aditzera, bai eta Jon Zabalo Iruñeko udalerako zerrendakoa.

Nafarroako lehendakaritzarako hautagai Uxue Barkosek gazteak “subjektu politiko eta ez objektu politiko” direla aldarrikatu zuen, alderdi batzuek hura egiten dutela uste baitu. Barkosek gazteak parte hartzera animatu zituen, “haien parte hartzearekin bakarrik emango delako aldaketa zentzudun, sakona eta imintziorik gabekoa”.

Bere aldetik Jokin Castiellak gazteak ikusle izatetik politikagintzaren partaide aktiboak izatera pasatzeko beharrari so egin zion. Ildo beretik aritu zen Itziar Gomez, gure hiria eraikitzeko gazteak aintzat hartu  behar ditugula nabarmenduz. Gomezek gazteek kogestionaturiko gazte gune bat Agustinen komentuan egiteko Geroa Bairen proposamena iragarri zuen ekitaldi honetan.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!