Barkosek itun antiterrorista gaitzetsi du “hauteskundezalea” delako eta “bipartidismoa sendotzeko pp eta psoeren larritasuna agerian uzten duelako”

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 2a, 00:00

Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek Rajoy eta Sánchezek arlo antiterroristan sinaturiko ituna gaitzesten du “hauteskundezalea” delako eta akordio honek “bipartidismoa sendotzeko PP eta PSOEren larritasuna agerian uzten duelako berriro ere”.

Honi buruz Barkosek dio “egia dela orain dugun terrorismo meatsuaren aurrean segurtasun arloan zenbait aspektu hobetu behar direla” baina “itun hau bizirauteko beharrezkoa duen alternantziaren morroi baina gure gizarteak pairatzen dituen arazoiei aurre egiteko ezgaia den bipartidismo ariketa kalkulatu bat besterik ez dela” gehitu du.

Halaber, Barkosek gaur Diputatuen Kongresuan aurkeztu den arlo antiterroristako Lege Proposamena Geroa Baik ez duela babestuko azaldu du. Gainera, koalizioak “bizitza osoko espetxe zigorra modu zuzen edo zeharkakoan bermatuko duen ekimenik ez duela babestuko” esan du.

 

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!