Geroa Baik Gobernurako hautagaitzara Uxue Barkos lagunduko duen taldea hautatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abu. 2a, 00:00

Geroa Baik Nafar Gobernuko lehendakaritzarako hautagaitzan Uxue Barkos lagunduko duen taldea osatzen duten pertsonak hautatu ditu. Talde hau Manu Ayerdi, Koldo Martinez, Unai Hualde, Virginia Aleman, Isabel Aranburu, María Solana, Patxi Leuza eta Jokin Castiellak osatzen dute.

Pertsona hauek Uxue Barkos lagunduko dute, zeina koalizioko herrigune edo lekuko antolakundeen bozen %97,47arekin hautatua izan zen hautaketa prozesu ireki batetan.

IRUÑEKO UDALA

Iruñeko Udalerako Geroa Bairen hautagai-zerrendari dagokionez, Itziar Gomez buru duen taldean Esther Cremaes, Javier Leoz, Iñaki Cabasés, Mikel Armendariz, Juana Mari Villanueva, Ana Vilches, Peio Aierdi eta Jon Zabalo egongo dira.

Kandidatura hauek koalizioko kide ezberdinen batzarretan hautatu dituzte eta Geroa Bairen Kontseilu Orokorrak berretsi beharko ditu, koalizioko organo gailenena den heinean.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!