Geroa Baik Nafarroan uholdeek eragindako kalteak ordaintzeko diru-laguntzak ematera premiatu du Gobernu zentrala

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko ira. 2a, 00:00

Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek gaur goizean Diputatuen Kongresuan ekimen parlamentarioa aurkeztu du non “Administraritza zentralaren konpetentzien esparruan eta Nafarroako Foru Komunitatearekin elkarlanean, azken egunotan jazotako uholdeek eta Ega eta Ebro ibaiek gainezka egiteak eragindako kalte guztien kuantifikazioa premiaz egitea” eskatu dion Gobernu zentralari.

Era berean, Barkosek Exekutibo espainiarrari eskatu dio “lehenbailehen uholdeak kalteturiko lur-dikeak konpon ditzala bai eta hondatu ez direnak sendotzea ur-goraldi berriak ekiditeko neurri bezala”.

Azkenik, Behe Ganberan Geroa Baiko eledunak “berandu baino lehen, Errege Lege Dekretu bidez eta aurretik kalteen ebaluaketa egin ostean, hondamen-eremutzat zehaztuko diren eskualdeentzako diru-laguntza programa integrala” onetsi dadin eskatu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!