Geroa Baik hitzarmen ekonomikoaren negoziaketa mahaitik kanpo uztzi dutela salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko urr. 2a, 00:00

Geroa Baik, Nafarroako Gobernuak koalizioa Foru Komunitatea eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziaketa Mahaitik kanpo utzi izana salatu du. Geroa Baik Barcinaren Exekutiboak azaldutako arbitrariotasuna gaitzetsi du talde parlamentari guztiak gonbidatuz eta koalizioa bakarrik baztertuz, hori gertatzeko galerazpen juridiko edo formalik ez dagoenean.

Geroa Baik oroitarazi du gai honen inguruan egon diren ekimen eta foro guzti-guztietan parte hartu duela, jarrera eraikikor eta zorrotza erakutsiz gainera. Koalizioak Negoziaketa Mahai ahalik eta pluralena deitzeko  UPNren Gobernuaren borondate politiko eza salatu du.

Edozein kasutan, Geroa Baik zalantza larria agertu du Nafarroako Gobernuaren eta Estatuaren artean adostutako testuarekiko. Volkswagenen BEZaren akordioa ontzat hartu duen arren, Nafarroako Parlamentuak aho batez erabakitako eskaera baita, Nafarroaren zerga-ahalmenaren inguruan Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketaren aurrean zalantza handiak ditu koalizioak, eta testua horrela mantentzekotan, aldaketa hori ez duela sinatuko iragarri du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!