Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek, “Nafarroan, 2013an Gobernu zentralak emateari utzi zion Gizarte Inklusiorako Laguntza jasotzen duten iraupen luzeko langabetuei langabezia subsidioa ordaintzea” exijitu dio gaur Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministra Fátima Báñezi.
Era honetan, Diputatuen Kongresuan gaur egin den kontrol sesioan, Barkosek azalpenak eskatu dizkio Báñezi “bidegabeko” egoera hau dela eta. Gainera “iraupen luzeko nafar langabetuekiko bere betebeharrak ez betetzeagatik” salatu du PPren Exekutiboa.
Zentzu honetan, Barkosek “bidegabeko neurri hau isilarazteko Gobernu zentralaren interesa” gaitzetsi du, “2014 osoan zehar gertatu den egoera hau pasa den azaroa arte ez baitugu jakin”.
“Begira, ministra, Nafarroan zuen ordezkariak parlamentuan agerketa egiteari ezezkoa ematen dio, zu ez zara komisioan agertzen, baina gainera ez dituzue ezta zuen UPNko kideek orain bi hilabete ganbera honetan idatzirik egin zizkizueten galderak erantzun”, gaineratu du Geroa Baiko diputatuak.
Era berean, Behe Ganberan Geroa Baiko eledunak “familia hauek laguntzarik gabe gera ez daitezen Nafarroako Gobernuak zuen Gobernuari aurreratu dizkion 4 milioi euro itzultzera” premiatu du Báñez.
Azkenik, Barkosek Gobernua salatu du laguntza hau ez ordaintzeko Gizarte Segurantza Lege Orokorraren interpretazioan desadostasunak aitzaki bezala hartzeagatik, eta horregatik araua aldatzera premiatu du Báñez “zuen desadostasunak direla eta zenbait pertsonek ezin baitiote hilabeteari aurre egin”
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.