Eguesibasko Geroa Baik dio sententziak ez dituela auziaren garrantzizko koskak ebazten

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko abe. 2a, 00:00

Eguesibarko alkate ohia bidegabeko diru publikoaren erabiltze eta prebarikazio delituetatik errugabetu duen Nafarroako Entzutegiko Lehen Sekzioak gaur argitaratu duen sententziaren aurrean, Geroa Baik epaileekiko begirune osotik bai eta haien lanean injerentziarik egin nahi gabe, balorazio tekniko nare baten aurretik, esan du sententziak ez dituela behar bezala jasotzen ahozko bistan agerturiko hainbat gai, eta koalizioaren aburuz gai horiek xedatu beharko zuketen zentzu batetan edo bestetan azken erabakia.

Eguesibarko Geroa Baik dio badirela baloratu ez diren afera garrantzitsuak, hala nola Andia jauna kide zen Andacelayko Administraritza Kontseiluak 2010ko azaroaren 23an harturiko erabakia, non “ez dira etekinak sortuko dizkion inolako inbertsiorik egingo, banku kontuetako interesenak ez ezik” akordioa adostu zen, bai eta nahitako utzikeria udalak duen ikuskatzaile ardurarekin parte-hartze preferenteen erosketaren gainean.

Koalizioak baloratu du ezin zaiola tratamendu bera egin ez eta ahalmen berdinak eman zerbitzu publiko bat emateko helburua duen sozietate publiko baten administraritza organoari eta merkataritza-sozietate bati, Andacelay S.L.ren estatutuetan horrela agertzen delarik gainera, bai eta Nafarroako Lekuko Ogasunen legedian ere.

Sententziaren aurka Auzitegi Goreneko Areto Penalaren aurrean helegitea egin daiteke, salaketa partikularraren zerbitzu juridikoek aukera hau ikertzen ari direlarik.

Sententzia honen ebazpenetik haratago, eta beste edozein eztabaida juridikotik kanpo, Geroa Baik nabarmendu du agerian geratu dela aurreko agintaldian Josetxo Andiak egindako diru publikoen kudeaketa arina eta tamalgarria. Honen agerkaririk onena Andacelay Sozietate Publikoa da, non ekintza guztiak kontseiluan eztabaidatu eta erabakitzen diren gardentasun osoz eta diru publikoa arriskatu gabe.

Eguesibarko Geroa Baik gogora arazi du bere lehentasuna, Eguesibarko herritarrena eskubide propioz den eta Josetxo Andíaren jarduera arduragabeak galdutako diru publikoa berreskuratzea izan dela beti.

 Salaketa partikularrak egin dezakeen helegitetik aparte, Eguesibarko Geroa Baik Andacelay S.L.ko hurrengo kontseiluan Josetxo Andíak egindako kaltea konpontzeko Entzutegian gordailu gisa eman zituen 61.381 euroak berreskuratzea proposatuko du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!