Iruñeko Geroa Baiko udal taldearen ostalaritza eta prentsa kioskoak jartzea arautzen duen ordenantza aldatzeko hainbat proposamen gaur goizean eztabaidatu eta onartu dira Hiri Aferen Batzordean.
Geroa Baik “150 metroko distantziaren barnean bereziki prentsa salmentan aritzen den lokalik badago, bide publikoa hartzen duten prentsa kioskoak jartzeko debekua” eskatu du. Geroa Baiko zinegotzi Javier Leozen arabera “prentsa kioskoak inguruetan zerbitzu hau ez dagoen lekuetan jarri behar dira, baina ezin dugu bide publikoaren okupazioa sustatu zerbitzua eskaintzen ari bada jada”. “Neurri hau ere jarduerak merkataritza-etxabeetatik bide publikoa hartzen duten kioskoetara lekualdatzea ez sustatzeko proposatzen da” azaldu du zinegotziak.
Halaber, Geroa Baik ordenantzaren inguruko eztabaida honi berriro ere datorren astean heltzea eskatu du, zenbait koska sakontasun handiagoz aztertzeko. Zentzu honetan, koalizioak “ostalaritza kioskoetan bainu publiko bat egotea, edo inguruetan gutxienez udal komun publiko bat egotea derrigorrezkoa izateko posibilitatea arretaz aztertu” nahi du. Gako honen ikerketarako, Geroa Baik “kioskoen jabeek instalazio honen gastuen zenbatekoa kalkula dezaten eta beharrezkoa balitz kontzesioaren urte kopurua areagotzea, amortizatzearren” eskatu du.
Hala ere eta UPNren Gobernu taldeak gaia aztertu eta aldaketa bat ostiral honetako udalbatzaren aurretik idazteko konpromisoaren aurrean, koalizioak udalbatzako osoko bilkurara pasa dadin baiezko boza eman du.
Ordenantzari Geroa Baik egindako beste ekarpenen artean nabarmena da “3,5 metro baino gutxiagoko espaloietan kioskorik jartzeko” debekua, eta “kioskoen kokapenen lehen zerrenda onartu aurretik, auzo elkarte eta ordezkaritza sektorialari entzuteaz gain, merkataritza elkarteak entzun daitezela”.
Era berean, koalizioak “kiosko baten titulartasuna pertsona fisikoek soilik har dezaketela eta jarduerari zuzenki ekiteko konpromisoarekin” planteatu du.
Geroa Baik gainera “behin-behineko lekualdaketetan, haren iraupen maximoa zehaztu dadin bai eta behin betiko lekualdaketek distantzia erregimena ez betetzearen posibilitatea ezabatzea” eskatu du.
Azkenik, Geroa Baik ekarpen hauek bide publikoan kioskoak jartzeko ordenantza arautzailean sartzeko bere osotasunean onartuak izatea baloratu du, “ordenantzaren gako garrantzitsuak hobetuz, hala nola ostalaritzara zuzenduriko bainu publikoak egotearen beharra”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.