Nafarroa eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa Negoziatzeko Batzordearen bileraren aitzinean, Geroa Baik “parlamentu-talde ezberdinek foro honetan Geroa Bairen bazterketa ontzat ematea” deitoratu du. Koalizioak “UPNren Gobernua izan arren parlamentu-talde guztiak deitu zituena Geroa Bai kanpo utziz, gainontzeko indar politikoek erabaki hau onartuz, babesa eman” diotela salatu du. Zentzu horretan, koalizioak gogora arazi du “ez dagoela galerazpen juridiko ez formalik Negoziaketa Mahaian nafar ordezkaritzan parte hartzeko”.
Geroa Baik oroitarazi du “Nafarroan gai honen inguruan egon diren ekimen eta foro guzti-guztietan parte hartu dutela, beti zorroztasunez era jarrera eraikitzailea erakutsiz”.
Egoera honen aurrean, Geroa Baik “beste forotan, hala nola Foruaren Hobeagotzearen erreforma egin zenean adibidez, bazterkeria ohi salatu duten alderdiek oraingoan azaldu duten isiltasuna” gaitzetsi du.
Horregatik guztiagatik, Geroa Baik “Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziaketa Mahaiaren bilera honek hasiera okerra izan duela bazterkeriekin eta Nafarroaren zerga ahalmenaren inguruan Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketa proposamena Nafarroarentzako akordio txarra dela” iritzi du.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.