Otsailaren 11n, Geroa Baik egindako informazio eskakizunari erantzunez, Zarraluqui jaunak zioen, parlamentuan esandakoa, “Gendulaingo PSISa ez onartzeak kalte-ordainetan 140 milioi euroko arriskua izan zezakeela” alegia, ez zela nahitaez txosten juridikoetan oinarritzen.
Erantzun berberean, Zarraluqui jaunak “batzorde hartan ez zela inongo txostenik ez ikerketarik aipatu, ezta emandako informazioa txosten haien ustezko existentzian justifikatu ere” dio.
Geroa Bairen aburuz, “garrantzi osoko adierazpen hau, Zarraluqui jaunak, partzialki bada ere, PSISa baimentzeko erabakia oinarritzeko erabili duena hain zuzen ere, argudio sendoagoetan oinarritu behar da, bereziki Comptos Ganberak aurreko txosten batetan Administraritzarako kalde-ordain arriskurik ez zekarrela esan eta gero”.
Horregatik, Geroa Baik “zein argudio eta datutan oinarritu zuen Gendulaingo PSISa ez onartzeak kalte-ordainetan 140 milioi euroko arriskua zuelako informazioa” argitzea eskatu dio Zarraluqui jaunari.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.