Baztango Geroa Baik Aroztegia Jauregiko Proiektua, proiektu garrantzitsua, dinamizatzailea eta eskaintza turistikoa bultzatu eta anizten duela defendatu du, eskualdean azken urteotan modu garrantzitsuan hazi den sektore batetan alegia, eta sektorearen gainontzekoei onurak ekar diezaiekeena, nazioarteko dimentsioa emanaz gainera. Ikuspuntu turistikotik, Baztan jomuga ezagutarazteko oso baliogarria izanen da, ziurtatu du koalizioak.
Era berean, Baztango Geroa Baik ohartarazi du “proiektuaren inguruan ematen ari diren ziurtapenak, hirigintza “pelotazo” bat dela esanez, ez direla egia”. “Bailaran jarduera sortzeko inbertsio handiko proiektua da, hori gertatzeko hain zaila den momentu honetan gure babes osoa merezi duelarik” azpimarratu du koalizioak.
Baztango Geroa Bairen arabera, “udal kutxarengan diru-sartzeak izango duen eragin ekonomikoa, zerbitzuen dinamizazioan bai eta enpresa laguntzaile eta inbertsio apartak ekarriko dituen lanpostu berrien sortzean, aukera handia da Baztanentzat”.
“Halaber, zenbait ordezkarik proiektuari egindako kritikek ez dute proiektuak duen babes soziala islatzen, zilegi denez, ez eta eskaintzen duen garapen, enplegu eta aberastasunak dakarren eragin positiboa ere” amaitu du koalizioak.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.