Geroa Baiko diputatu Uxue Barkosek parlamentu-ekimen bat erregistratu du Diputatuen Kongresuan, Gobernu zentrala “Nafarroako Foru Erkidegoan uholde larriek kalteak eragin dituzten zonaldeetarako premiazko ekintza plana” eskatuz.
Horrela, Barkosek espainiar Exekutiboari eskatu dio “Administraritza zentralaren eskumenen barnean eta Nafarroako Foru Erkidegoarekin elkarlanean, 2015ko otsailean jazotako uholdeek eragindako kalte guztien kuantifikazioa premiaz egin dezan”.
Halaber, Barkosek Gobernuari eskatu dio “hondatutako funtsezko azpiegiturengan ekin dezala, kalteturiko herritarrei beharrezko eta oinarrizko zerbitzuak berrezartzeko”.
Era berean, Behe Ganberan Geroa Bairen eledunak Partido Popularreko Exekutiboari eskakizuna egin dio uholdeak hondaturiko lur-dikeak konpontzeko eta “hondatu ez direnak sendotzeko, ur-goraldi berrien aurrean kalteak ekiditeko neurri bezala”.
Geroa Baiko diputatuak gainera “ibai eta ibilguen garbitzea eragozten duen ingurumen legedia aldatzea” eskatu du, bai eta “etorkizunean uholdeak ekiditeko, uholde arriskuaren aurreko prebentzio plan integral bat egitea”.
Azkenik, Barkosek Gobernu zentrala premiatu du “lehenbailehen, eta kalteen ebaluaketa egin ostean, uholdeak kaltetutako zonalde bezala xedatzen diren lekuetarako diru-laguntza Programa integrala onartzera, dagokion Errege Lege Dekretuaren bitartez.”
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.