Geroa Baiko parlamentari Manu Ayerdik, Ekonomia, Ogasun Industria eta Enplegu Batzordean Nafarroako presidente ohi Miguel Sanzen eta Francisco Iribarren eta Alvaro Miranda Ogasun sailburu ohien agertzea eskatu du gaur goizean bertan. Koalizioak garrantzi handikotzat jo ditu hiru agertzeak, Nafarroako Gobernuaren eta C.A. Osasunaren arteko harremanen inguruan informa dezaten, nafar exekutiboan zituzten karguak medio, argitara ateratzen ari diren informazioak direla eta.
Geroa Bairen eskakizun hau, atzo Manu Ayerdik egungo sailburu eta foru Gobernuko presidenteorde Lourdes Goicoecheari zuzenduriko galderari gehitzen zaio, horrela nafar Ogasunak Osasunaren zorrari egindako segimenduari buruzko informazio guztia ezagutzeko.
Geroa Baik tamalgarria deritzo nafar Klubean suertatutako egoera eta bere kezka azaldu Gobernuak edota haren edozein ordezkarik horretan eduki dezakeen erantzukizuna dela eta. Koalizioak Nafarroako Gobernuko presidente ohi Miguel Sanzek bai eta aitzineko sailburu Iribarren eta Mirandak Ganberan agertzeari baiezkoa ematea espero du, horrela gertakizunak argitzen laguntzeko eta nafar jendarteari azaltzeko administraritzak eta Gobernuak denbora tarte honetan arauen arabera eta gizartearen interesak gailenduz jokatu duten edo ez.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.