Geroa Baik Nafarroa desagerrarazteko arrisku bakarra UPN gobernuan jarraitzea dela ziurtatu du

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 13a, 00:00

UPN sendotzeko balio ez duen edozein aukerak Nafarroa desagerrarazteko balioko duela UPNk berak ziurtatu ostean, Geroa Baik esan du Nafarroa azkenean desagerrarazteko arrisku bakarra, zehazki UPN Gobernuan lau urte gehiago jarraitzea dela, bere kudeaketa eta ibilbidea ikusita.

Geroa Baik gogora arazi du UPNren Gobernuaren kudeaketan zehar, Foru Erkidegorako funtsezko finantza tresna zen Nafarroako Kutxa desagertu dela, bere agintaldian gaur egun Osasunak Nafarroako Ogasunarekin duen egoera larria garatu dela, autogobernuaren defentsan bere arduragabekeriak eta anbizio ezak Estatuaren aldetik etengabeko eraso berzentralizatzaileen aurrean gure erregimena babestea galarazi duela, bere politikek gure osasungintza sistema publikoaren, hezkuntzaren edota gure gizarteko behartsuenentzako defentsaren ahultasunera eramana gaituztela, eta etorkizunerako konpromiso garestiak ditugula itzalpeko bidesaria dela eta, bai eta bideraezinezko azpiegituretan gastua, hala nola Navarra Arena eta Los Arcoseko lasterketa zirkuitoa dira benetan Nafarroaren bideragarritasun politiko eta ekonomikoa arriskuan jartzen dutenak.

Zinikoa da UPN berriro ere “Que vienen los vascos” amupean babestea, Nafarroako erakunde nagusiaren buruan bere gaitasun eza ezkutatzeko. Beldur hau, urrutira joan gabe, Eguesibaren sorrarazi nahi izan zuen bere garaian, Geroa Bai alkatetzara iritsi zenean hain zuzen ere, eta gaur egun nabaria da Eguesibarko bizilagunen ongizatean hobekuntza gertatu dela.

Tamalgarria da UPNk arreta hain modu agerikoan besteratu nahi izatea, Uxue Barkosek enplegu, ekonomia, I+G+B, fiskalitatea, osasungintza, hezkuntza, gizarte politika eta autogobernuaren arloetan egin duen proposamen sorta garrantzitsuaren aurrean, nafar jendartearen benetako beharrizan eta lehentasunak alegia.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!