Uxue Barkosek dio, Geroa Bai nafar gizarteak “garrasika eskatzen duen aldaketaren buru izateko” prest dagoela

Erabiltzailearen aurpegia Geroa Bai 2015ko mar. 23a, 00:00

Datozen hauteskundeetan Nafarroako Gobernuko lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagai Uxue Barkosek ziurtatu du “une hauetan Nafarroan aldaketaren aldeko deiadarra ezarri dela” eta “zalantzarik gabe” bere koalizioa “barea, trebea, barnerakoia, eta iraunkorra izango den aldaketaren buru izateko prest” dagoela.

 

Horrela esan du Barkosek, igandean Diario de Noticiasek datozen foru hauteskundeetarako argitaratu zuen boto asmo inkestaren inguruan galdetu diotenean, non Geroa Baik 9 eserleku lortuko lituzke, Podemosek bezain beste. UPN, 13; EH Bildu, 8; PSN, 7; PP, 2; I-E, 1; eta Ciudadanos, 1.

  

Koalizioko diputatuaren iritziz, inkesta honek “gaur egun nafar gizarteak desira politiko nagusitzat duen aldaketaren beharra” islatzen du, eta “argazki finko honek ezberdintasunak dituela, bereziki Geroa Bairi dagokionez, aurretik agertutako beste argazkiekiko, baina hala ere, bat dator Navarrometroak eta beste inkestek diotenarekin, protagonismoa non egongo den dioenean” gehitu du.

  

Horrela, Barkosek esan du bere alderdian “argi” dutela “aldaketa desira” horrekin bat egitea. “Nafar gizarteak hauteskunde egunean, aldaketa horretan Geroa Bairi erantzukizunik ematea erabakitzen badu, guk, aldaketa hori barea, trebea, barnerakoia eta iraunkorra izan dadin lan egingo dugu” azaldu du.

 

Geroa Bai aldaketa horren buru izateko prest ote dagoen galdetuta, hautagaiak ziurtatu du “inongo zalantzarik gabe” egongo dela, eta gogora arazi du bere koalizioa “esandako irizpideekin aldaketaren buru izateko lanerako prest” dagoela. “Ez digu edozerk balio, uste dut gizarteari ez diola edozerk balio, politikagintzan aritzeko modu jakin batzuetan erabateko biraketa nahi du, baina politikagintza trebea, barnerakoia nahi du eta erakundeetan aldaketa sakona”, zehaztu du Barkosek. “Noski aldaketaren buru izateko prest gaudela” gehitu du “eta ez dugu orain esaten, zenbait inkestak gizarteak Geroa Bairi ematen zion erantzukizuna beste bat zela esaten zutenean ere genioen”.

 

Zentzu honetan, “gizartearen aldetik aldaketa desira horren inguruan aldaketa horren buruan egoteko profilak mugatzen eta marrazten ari direla” baloratu du “eta Geroa Bai bertan egongo dela uste dut”.

 

Bestalde, bere burua Nafarroako Gobernuko lehendakari bezala ikusten ote duen galdetuta, Barkosek esan du “hori beste kontu bat” dela, esandakoarekin zerikusia duena, baina “ez dela une honetan logura kentzen digun ezer, ez eta gure lanaren ardatz”. Gainera, Geroa Baik ez duela “ez hautagaiekiko ez siglekiko marra gorririk” gehitu du, bai ordea “marra gorriak zer nolako aldaketaren inguruan”. “Ez dugu aldaketa ‘soufflé’ bat nahi, ez dugu nafar gizartea barneratzeko gai ez den aldaketa nahi” amaitu du.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!